XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta Mokoxo, berearekin jarraitzen zuenez gero, ganbaroteko armairuan utzi zuen kapitainak.

Azkenik, ilunpean, itxi zuen mokoa loritoak.

Baina, zer arraio gertatzen zitzaion Mokoxori gau hartan? Halaere, itsasora irten ziren.

Handik ordu gutxitara, laino artean zeuden, kostatik urrun.

Ilargirik gabeko gau bat zen, bikea bezain beltza... Konturatu nahi izan zutenerako, HAIEK gainean zituzten.

Borroka izugarria izan zen.

Gorputzak uretara erortzen ziren, plisti-plasta batzu egin ondoren, ur ilunbetsu eta jelatuen sakontasunean isiltzen ziren betirako.

Aiztoek, elkar jo zuten.

Gauerdian argi izpiek bezala dirdiratzen zuten.

Kupel zulatuak, untzibela urratuak, eta gorpu labanatuak nahasten ziren... Azkenean, pakea egin zen.

Zalapartari isiltasun orokorra jarraitu zitzaion.

Orduan, pentsatu zuen Mokoxok, huraxe zela burua azaltzeko mementurik egokiena...

- Zer egingo dugu loritoarekin, kapitain jauna?- bizkar zabal biluzia zuen pirata batek helduta zeukan Mokoxo.

Bere azken ordua zela pentsatu zuen loritoak baina honek ez zion axola handirik eman.

Odol ustutako gorputzak untzigainean, itsasuntzia suntsiturik, gizon alproja hura ganbarotea bipildu eta gure kapitain zaharraren jantziak soinean zituela ikusi zuen.

Inoiz loritoren batek nigar egin badu.

Mokoxok egin zuen une hartan, bere nagusi maitea, zaku zahar bat bezala eramana eta itsasora jauzia ikusi zuenean...